Urpekaritzaren munduan murgiltzen hasteko hitzordu interesgarria antolatu du gaur eguerdian Olarrusub elkarteak, beste urte batez. Horretarako, 12 urtetik gorako herritarrentzat urpekaritza bataioak egiteko aukera eskaini du Arbustaingo arranplan.
Eguraldia lagun, hainbat izan dira jardueran parte hartu eta urpekaritzako hastapenetan trebatu direnak. Olarrusubeko kideen gidaritzapean, aire-botilak bizkarrean jarri eta ur azpian aritu dira, esperientzia berri bat ezagutuz.