Miniboy eta Berpiztuak zuzenean entzuteko aukera izango da gaur Komentuko lorategian

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 24a

Miniboy, iaz San Telmo ermitan emandako kontzertuan. (Miriam Romatet)

Miniboy eta Berpiztuak izenarekin emango dute taldekideek gaurko kontzertua. 22:00etan hasiko da emanaldia Komentuko lorategian, eta duela hilabete batzuk argitaratutako disko bikoitzeko abestiak plazaratuko dituzte. 

Kontzertu berezia entzuteko aukera izango da gaur gauean Komentuko lorategian. Miniboy/BigBoy talde edo taldeetako kideek pasa den maiatzean atera zuten disko bikoitza aurkeztuko dute zuzenean, 22:00etan hasiko den emanaldian.

Miniboy eta Berpiztuak izenarekin aterako dira gaurkoan jendaurrera. Izan ere, Miniboy bezala hasiko dute emanaldia, eta pixkanaka BigBoyen aritu ziren musikari batzuk gehituko zaizkie kontzertuan zehar. 

Udaberriarekin batera, ia sorpresaz, bi disko atera zituzten aldi berean: Hildako anonimoak Miniboy izenarekin, eta Animaliak BigBoy bezala. Disko horietan jasotako abestiak entzuteko aukera izango da gaurkoan Komentuko lorategian, baita aurreko hamarkadan atera zituzten Big Boy eta Zapasalto diskoetakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide