Egoitzetako hitzarmen berria negoziatzeko mahaia blokeatuta dagoela salatu dute

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 23a

San Juan egoitzan gaur egindako elkarretaratzeko irudia. (Utzitakoa)

San Juan egoitzako beharginek elkarretaratzea egin dute, greba mugagabea hasi zuten 255. egunean.

Osteguna izanik, San Juan egoitzako langileek elkarretaratzea egin dute, aurreko asteotan egin bezala. Ohikoan Beheko plazan egiten dute, ostegunetako azokarekin batera. Gaurkoan, ordea, egoitzan bertan egin dute, eta egoiliar batzuk batu dira ekintzara. 

Langileek azaldu dutenez, gaur 255. egun bete dira greba mugagabea abiatu zutenetik. Gaineratu dute, bestalde, adinekoen egoitzetako hitzarmen berria lortzeko negoziazioak geldirik daudela. "Gaur gaurkoz, negoziazio mahaia blokeatuta dago", salatu dute aipatu langileek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide