Atera dute Oikiara jaisten trabatuta geratu zen kamioia

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 23a

Kamioia trabatuta, atzo arratsaldean. (Gorka Zabaleta)

Goiz partean atera dute atzo arratsaldean Oikiara jaisten trabatuta geratu zen kamioia. Udaltzaingoaren arabera, bi garabi erabili behar izan dituzte ibilgailua ateratzeko.

Atzo arratsaldean Artaditik Oikiara jaisten Torre baserri parean kateatuta geratu zen kamioia ateratzeko lanean aritu dira gaur goizeko lehen orduetan. Bi garabiren bitartez atera dute aipatu baserriaren sarreran trabatuta geratu zen hamabi metroko kamioi handia. Goizeko 10:00ak pasatuta zirela lortu dute ibilgailua berriro noranzko onean jartzea, eta Artadira igota, handik berriro errepidera jaitsi da. 

Joxe Mari Korta industrialekuan dagoen Okin enpresara zihoala, okerreko bidea hartu zuen kamioiaren gidariak. Artadira igotzen ari zela jabetu zen bide txarra hartu zuela, baina ordurako berandu zen, ez baitzuen lekurik aurkitu kamioiari buelta emateko eta berriro N-634 errepidera eramateko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide