Bueltan da Itzurungo esku pilota txapelketa

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 22a

2019an jokatutako azken txapelketako partida bateko irudia. (Juan Luis Romatet)

Zazpi bikotek eman dute izena aurtengo eskuz binakako pilota txapelketa jokatzeko. Gaur jokatuko dituzte lehen partidak. 

Pandemiak eten zuen arte, eskuz binakako pilota txapelketak jokatu ziren Itzurunbide alboan, Larretxo auzunean dagoen frontoi txikian, uda sasoian. Frontoi handietan ariko balira bezala, han ere zuriz jantzita aritzen ziren pilotariak. Izurriteak, baina, eten egin zuen jarduera, eta 2022. urtean palazko txapelketaren aldi bat antolatu bazuten ere, ordutik apenas entzun den pilota soinurik frontoi hartan. 

Gaur arte. Gaur arratsaldean ekingo diote eskuz binakako pilota txapelketaren edizio berri bati. Zazpi bikotek eman dute izena aurtengo edizioan, eta gaur hasi eta abuztuaren 10era arte jokatuko dituzte ligaxkako partidak. Behin fase hura amaituta, finalerdien eta finalen txanda izango da. Ligaxkako partidak honako egunetan jokatuko dituzte: uztailaren 22, 24, 29 eta 31n, eta abuztuaren 4, 6 eta 10ean. 

Gaur honako hiru partidak jokatuko dituzte:

  • 19:00. Ibai Olaizola-Eritz vs Igor Osa-Justa.
  • 19:50. Saizar-Unanue vs Aparicio-Larburu.
  • 20:40. Jurgi Etxabe-Txortena vs Unai Etxabe-Urko Larrañaga.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide