Abuztuaren 2an jokatuko dituzte Anaderen bi arrantza lehiaketak

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 22a

Kabra eta Dontzeilen lehiaketan arrantzatutako arrainak pisatzen, iazko aldian. (Juan Luis Romatet)

50. Arrain Txiki eta 51. Kabra eta Dontzeilen arrantza lehiaketak jokatuko dituzte egun berean, abuztuaren 2an. Bi lehiaketarako izen emateak aurki zabalduko dituzte. 

Abuztu hasierarekin batera, Anade elkarteak antolatutako bi arrantza lehiaketa jokatuko dituzte Zumaian: haurrei zuzendutako Arrain Txiki lehiaketa eta Kabra eta Dontzeilen arrantza lehiaketa, alegia. Azken urteotan egin bezala, aurten ere egun berean izango bi jarduerak, abuztuaren 2an, igandean, hain zuzen ere. 

Iñaki Espillaren oroimenezko Arrain Txiki Lehiaketak 50. aldia beteko du aurtengoarekin; Kabra eta Dontzeilen arrantza lehiaketaren, bere aldetik, 51. edizioa izango da aurtengoa. Biak ere igandeko goiz partean jokatuko dituzte. Kabra eta Dontzeila lehiaketako parte hartzaileak egunsentiarekin batera aterako dira portutik, eta eguerdirako bueltan egon beharko dute, pisatzea eta sari banaketa ekitaldia egiteko. Haurrak beranduago hasiko dira arrantzan, eta bukatu ere, beranduago bukatuko dute. Hauen sari banaketa, helduena bezala, Kofradian egingo dute.

Kabra eta dontzeiletako lehiaketan izena emateko 636 28 22 32 (Iñigo) telefono zenbakira deitu beharko dute, uztailaren 28tik 31ra bitartean. Arrain Txiki lehiaketarako izenak lehiaketa hasi baino ordubete lehenago emango dituzte. Azken lehiaketa horretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da federatuta egotea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide