Poesia eta elektronika uztartzen dituen Bizi Sintetikoak proposamena izango da ostiralean Zumaian

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 21a

Leire Vargas poetak eta Jaime Nieto musikariak osatzen dute proposamena. Ostiral arratsaldean entzun ahal izango da Torreberri Gaztetxean, Gazte Asanbladak antolatutako Mojitada ekintzaren barruan. 

Proposamen artistiko bitxia entzuteko parada izango da datorren ostiralean, hilaren 24an, Torreberri Gaztetxean. Zumaiako Gazte Asanbladak egun horretarako antolatu duen Mojitada ekintzaren barruan, poesia eta elektronika uztartzen dituen Bizi Sintetikoak bikotearen emanaldia jarraitu ahal izango da. 

Leire Vargas poetak eta Jaime Nieto musikariak osatutako proposamena da Bizi Sintetikoak. Lehenak poemak irakurriko ditu We Are Standard edo Joseba Irazoki eta Lagunak taldeetan aritutako musikariak sortutako doinu elektronikoen gainean. Saioa 19:30ean hasiko da. 

Ez da izango hura Mojitadak ekintzaren barruan izango den musika saio bakarra. 21:00etan hasita, Malen eta Uxuek kontzertu akustikoa eskainiko dute, eta haren amaieran DJ saioak izango dira. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide