Bizkaiko trontza txapelketa irabazi du Andoni Zubiaurre 'Gorixo'-k

Maddi Txintxurreta 2026ko uztailaren 20a

Andoni Zubiaurre 'Gorixo' eta Mikel Agirre, Bizkaiko trontza txapelketa irabazi berritan. (Utzitakoa)

Barakaldon (Bizkaia) jokatu zen atzo gizonezkoen Bizkaiko trontza txapelketa, eta Andoni Zubiaurre Gorixo Zumaiako bizilagunak eta Mikel Agirrek osatutako bikoteak lortu zuen lehia irabaztea.

Andoni Zubiaurre Gorixo-k Bizkaiko trontza txapelketa irabazi du. Zumaiako bizilagunak Mikel Agirre ondarrutarrarekin osatu zuen bikotea atzo Barakaldon (Bizkaia) jokatutako lehian, eta beraiek izan ziren lanak burutzen azkarrenak: 11 minutu eta 44 segundotan menperatu zuten proba. Lehiara aurkeztutako egurra "oso gogorra" zela nabarmendu du Zubiaurrek, eta horregatik, denborak ohikoa baino gehiago luzatu zirela.

Hiru bikotek lehiatu behar zuten Barakaldon, baina Aitzol Atutxaren azken orduko bajaren ondorioz –Julen Larrearekin osatu behar zuen bikoa–, Joseba Arrien eta Oier Arana beste aurkaririk ez zuten izan Gorixok eta Agirrek. 13 minutu eta 52 segundora erdibitu zuen egurra Arrien-Araba bikoteak.

Hilabete baino gutxiago igaro da Mutrikun jaiotako kirolariak Bizkaiko txinga eramate txapelketa irabazi zunetik, eta dagoeneko beste txapel bat bururatu du, oraingoan, trontzan Agirrerekin egindako lan onari esker. Atzokoan, seigarrenez bururatu zuen Zubiaurrek Bizkaiko txapela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide