Ikusgai dago Oxforden Juan Ramon Llavoriren 'Dorjee Vajra diamantea' erakusketa

Juan Luis Romatet-Maddi Txintxurreta 2026ko uztailaren 17a

Zumaiako argazkilariak Tibetera egindako bidaietan egindako argazkiak aurkeztu ditu Alonderoko Oxfor aretoan. Atzo, osteguna, ireki zuten erakusketa eta abuztuaren 2ra arte egongo da ikusgai.

Ostegun arratsaldetik, erakusketa berria dago ikusgai Alondegiko Oxford aretoan: Dorjee Vajra diamantea. Tibetera egindako bidaietatik ekarritako argazkiak nahiz hango hainbat objektu jarri ditu ikusgai Juan Ramon Llavori Romatet zumaiarrak. Atzo arratsaldean egin zuten irekiera ekitaldia, eta bertan izan zen egilea, herritarrei aurkezpen berezia eskaintzeko.

Erakusketa abuztuaren 2ra arte arte egongo da ikusgai –astegunetan 18:30etatik 20:30etara eta asteburuetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide