Surf festa inklusiboa egingo dute larunbatean Itzurun hondartzan

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 15a

Surf inklusiboko jardueren artxiboko irudia.

Larunbat arratsaldean egingo dute jarduera Itzurun hondartzan, 16:00etatik aurrera. Behar bereziak dituzten haurrei zuzendutako ikastaroak emango dira bertan. Antolatzaileen esanetan, 21 haurrek eman dute izena festarako.

Aurreko bi urtetan egin bezala, aurten ere behar bereziak dituzten haur eta gazteei zuzendutako surf ikastaroak ari dira ematen Itzurun hondartzan. Ekainaren amaieran hasitako saioek, irailaren hasierara arte jarraituko dute. Horrekin batera, surf inklusiboko festa ere antolatu dute aurten. Datorren larunbatean, uztailaren 18an, egingo dute festa hura Itzurunen, 16:00etan hasita. Antolatzaileen arabera, 21 haurrek eman dute izena. 

Ziske Zumaiako surf elkarteak, CaixaBankekin, CaixaBank Fundazioarekin eta Zumaiako Udalarekin batera antolatzen ditu behar bereziak dituzten haurrei zuzendutako ikastaroak. Aurreko urteetan Ziskeren Surfestarekin batera egin izan dute festa, baina aurten data propioa izango du surf inklusiboaren festak. Parte hartzaileak Ziskek Itzurun hondartzatik gertu duen lokalean elkartuko dira 16:00etan, eta handik abiatuko dira hondartzara, ikastaroetan eta bestelako jardueratan parte hartzeko asmoz. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide