Greba feministaren ondorioz auzipetutako hiru lagun epaituko dituzte datorren astean

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 9a

Errepide mozketa, greba feminista orokorraren egunean. (David Juliá)

Auzipetuek sei hilabeteko espetxe zigorra jaso dezakete. Epaiketa datorren ostegunean, uztailaren 16an, egingo dute Donostian, eta epaitegien aurrean elkarretaratzeko deia egin dute. 

Greba feminista orokorra egin zuten Euskal Herri mailan, 2023ko azaroaren 30ean. Handik urte erdira, protesta ekintzatan aritu ziren hiru grebalari deklaratzera deitu zituzten, desorden publikoak egotzita. 2024ko ekainean deklaratu zuten Azpeitian, epailearen aurrean.

Adierazpenak egin eta bi urtera, datorren ostegunean, uztailaren 16an, epaituko dituzte hiru pertsona horiek Donostiako epaitegietan. Erruduntzat jotzen badituzte, sei hilabeteko espetxe zigorra jaso dezakete hiru lagun horiek. 

Horren aurrean, elkarretaratzea deitu du Denon Bizitzak Erdigunean mugimenduak, epaiketa "salatzeko"; horrekin batera, "borrokan jarraitzeko" deia ere egin du. Kontzentrazioa epaiketa egun bertan egingo dute, Donostiako epaitegien aurrean, goizeko 11:00etan. Protesta ekintza deitu duen mugimenduaren arabera, greba egunetik ia hiru urte igaro badira ere, "hainbat grebalariekiko errepresioak ez du etenik". Kasu honetan, auzipetutako hiru lagunak "zaintza sistema publikoaren alde borrokatzeagatik" epaituko dituztela ere azpimarratu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide