Herri mugimenduetako kideak Zumaian elkarrekin hausnartzera deitu dituzte

Maddi Txintxurreta 2026ko uztailaren 6a

Zumaiako Emakumeon Etxea.

Herri mugimenduek egun bizi dituzten korapiloen inguruan hausnartzea eta horiek askatzeko moduak pentsatzea izango da bihar arratsaldeko bilkuraren helburua.

Eskualdeko herri mugimendu desberdinetako kideak Zumaian biltzera deitu dituzte Joxemi Zumalabe Fundazioak eta Bizilur ellkarteak bihar, 17:00etan, Emakumeon Etxeab. Herri mugimenduek egun bizi dituzten korapiloen inguruan hausnartzea eta horiek askatzeko moduak pentsatzea izango da bilkuraren helburua. 

Tailer desberdinen bitartez, aipatutako korapiloei aurre egiteko plangintza errealistez hausnartuko dute sektore desberdinetako militanteek, eta borroka bateratuak egiteko aukerak aztertuko dituzte. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide