Abian da aurtengo Julene Azpeitia literatur lehiaketa

Maddi Txintxurreta 2026ko uztailaren 4a

38. Julene Azpeitia lehiaketako irabazleak, sari banaketaren ekitaldian. (Intza Trula)

Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 39. edizioan, aurreratu egin dute lanak aurkezteko epea: irailaren 15a izango da azken eguna.

Abian da euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea eta indartzea xede duen Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 36. edizioa. Aurten, zertxobait aurreratu dute lanak aurkezteko epea: irailaren 15era bitarte jasoko dituzte udaletxean bertan, posta ziurtatu bidez bidalita edo egoitza elektronikoan erregistratuta.

Ipuinen gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortuak izan beharko dute. Horrez gain, ez dituzte onartuko aurrez argitaratutako lanak, eta horiek, gutxienez, sei orri izan beharko dituzte.

Lanak bi eratara aurkeztu ahal izango dituzte herritarrek: alde batetik, Zumaiako udaletxera posta bidez bidalita (Foruen plaza 1, 20750, Zumaia helbidera, betiere ziurtatuta lehiaketarako lana dela bidaltzen dena), eta, bestetik, egoitza elektronikoan erregistratuta.

Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu aurtengoan: 3.000 euroko saria lehenengo irabazlearentzat, 1.500 eurokoa bigarrenarentzat eta mila eurokoa hirugarrenarentzat.

Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren inguruko oinarri eta xehetasun guztiak ikus daitezke esteka honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide