Goizeko jardueren ostean, atsedena hartu dute zumaiarrek eguerdian, eta arratsaldean ekin diete berriro ere sanpedroei. Haurrak izan dira protagonista nagusiak arratsaldeko lehen orduetan, Eusebio Gurrutxaga plazan askotariko jolasetan parte hartzeko aukera izan baitute.
Eguraldia aldeko izan dute, eta, horri esker, kanpoaldean egiteko moduko jolas ugaritan parte hartu ahal dute; hala nola puzgarrietan jauziak egin eta txirristatik jaitsi, egurrezko mahai jolasetan jokatu, eta xaboi burbuilak egin dituzte.
Iluntzean, berriz, musikaz gozatzeko eta dantza egiteko ekitaldiek hartuko dute herria. 20:00etan, ZUMB Musika Bandarekin dantzaldia izango da, eta 21:30ean Min, Indigø eta Belako taldeek kontzertu bana emango dute Moilan.
Egitaraua:
Gaur, larunbata
- 20:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, ZUMB Musika Bandarekin dantzaldia.
- 21:30. Moilan kontzertuak: Min, Indigø eta Belako. Ondorioz, Txomin Agirre kaia itxita egongo da (Moilaberri zubi paretik aurrera), 22:30etik 01:30era bitartean.
Bihar, igandea
- 09:00. Zumaiako Musika Eskolako eta Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
- 12:30. Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Beti Jai txarangaren kalejira.
- 13:00. Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak.
- 18:00. Udaletxe aurrean Erraldoi eta Buruhandien kalejira, Tolosako dultzaineroek lagunduta.
- Jarraian, Eusebio Gurrutxaga plazan haur eta gaztetxoentzat merienda osasuntsua.
- 18:30. Kantauri plazan hasita Beti Jai txarangaren kalejira.
- 18:45. Sagarbidetik sanpedroetako danborradaren irteera: Otezuri, Victoriano Arrate, Aita Mari auzunea, I. Zuloaga plaza, udaletxea, parrokia, Ondartxo, Upela plaza parean (Erribera), Magnoliaren parean eta Eusebio Gurrutxaga plaza.
- 19:00. Tolosako dultzaineroak kalejiran.
- 19:00-01:00. Amaia plazan DJ saioak: Eddy, Saizar eta MNNS.
- 20:00. Udaletxean herriko bandera jasotzea.
- 22:30. Eusebio Gurrutxaga plazan 70, 80 eta 90 urteko doinuekin dantzaldia, Xabi Fest.
Etzi, astelehena, San Pedro eguna
- 09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
- 11:00. Prozesioa, eta ondoren, meza nagusia San Pedro abesbatzarekin.
- 11:30. Tolosako dultzaineroak kalejiran.
- 12:30. Eusebio Gurrutxaga plazan hasita, Incansables txarangarekin kalejira.
- 13:00. Eusebio Gurrutxaga plazan ZUMB Musika Bandaren kontzertua.
- 18:00. Kofradian haurren festa, Porrusalda erromeria!
- 18:30. Erriberan hasita Incansables txarangarekin kalejira.
- 20:30. Eusebio Gurrutxaga plazan kontzertua: Puro Relajo.
- 23:00. Su artifizialak Vulcano piroteknia etxearen eskutik.