Yeima taldea nagusi, Emakumezkoen Areto Futbol Txapelketan

Intza Trula 2026ko ekainaren 27a

4-2 nagusitu zitzaion Yeima Porkix taldeari, atzo arratsaldean Lubaki kiroldegian jokatutako finalean. Aurretik, hirugarren eta laugarren postuen lehia izan zen: bertan, 3-1 irabazi zion Txikixak XX taldeari.

Yeima taldeak irabazi du aurtengo Emakumezkoen Areto Futbol Txapelketa, final handian Porkix taldea mendean hartu ostean. Atzo jokatu zuten sariketako azken jardunaldia Lubaki kiroldegian, eta aurretik hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida ere izan zen. Neurketa horretan, Txikixa taldeak XX taldea garaitu zuen.

Yeimak nagusitasun osoz irabazi zuen finala. Taldearen joko bikainari esker, 4-0 iritsi ziren atsedenaldira, neurketa ia ebatzita, alegia. Bigarren zatian aldea txikitzen saiatu zen Porkix, eta bi gol sareratu zituen arren, ez zuen markagailua iraultzerik lortu. Beraz, 4-2 amaitu zen partida, Yeimaren alde.

Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan, Txikixa taldea jarri zen aurretik markagailua zabaldu zuen lehen golarekin, baina denbora tarte txikian berdindu zuen XXk. Txikixak bigarren gol bat sartzea lortu zuen atsedenera joan aurretik, eta horrek bigarren zatirako konfiantza eman zion. Azken zati horretan berdinketaren bila aritu zen XX, eta saiakerak egin zituen arren, partida erabakiko zuen hirugarren gola sartu zuen Txikixak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide