Ostiraletik irailaren 6ra arte ez da erabilgarri izango Txomin Agirre kaiko autobus geltokia. Han beharrean, Patxita Etxezarreta kaleko geltokian soilik geratuko dira Zumaia eta Donostia artean joan-etorriak egiten dituzten autobusak. Uda sasoian sor daitezkeen trafiko eragozpenak saihesteko asmoz hartu du erabakia Zumaiako Udalak.
Gainera, erakundeak gogorarazi du autobus pribatuek debekatuta dutela herrigunera sartzea, halako ibilgailuek eremu horretako trafikoan sortzen dituzten pilaketak tarteko.