Inpernuperen 40. urteurrena kari antolatutako bertso saioak iraganera begiratzeko gonbitea egin diete Amets Arzallus, Oihana Bartra, Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolariei, horregatik, nostalgia puntu batek zipriztindu du entzulez bete den saioa. Hala ere, umorea gailendu da Maddi Gallastegi gai-jartzaileari erantzundako bertsotan, eta giro beroa izan da Erribera kalean, zentzu guztietan.
Inpernupe elkarteak 40. urteurrena ospatzeko antolatu duen egitarauaren azken bi ekintzak egingo dituzte datozen bi asteetan. Ekainaren 27an Lierniren Omenezko II. Patata Tortilla Lehiaketa egingo dute, eta uztailaren 4an, berriz, egun osoko festa izango da.