Mimoz egindako hainbat artisauren lanez betetako dozenaka postu aurkitu dituzte gaur Eusebio Gurrutxaga plazara jo duten herritarrek. Jostailuak, bitxiak, artelanak, larruzko oinetakoak eta askoz gehiago estimatzeko eta erosteko aukera izan dute bero izanagatik ere plazara bertaratu direnek. Guztira, 30 postu jarri dituzte plazan.
Bestalde, Iruñeko Buzintxuri auzoko erraldoiek eta buruhandiek ez dute huts egin urtero San Pedro jaien bueltan Zumaian izaten duten hitzoduan. Amaia plazatik abiatuta, Eusebio Gurrutxaga plazarainoko kalejira egin dute, bidean atsedenaldi laburrak eginez.
Arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara, hondarrezko eskulturak egiteko talerra izango da Torreberriko aterpean.