Swingaren erritmoak dardaratu ditu herritarrak

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 21a

Swing musikak dardaratu zuen atzo Zumaia, bosgarren Zumaia Swing jaialdiarekin. Eguerdi partean dantza kalejira egin zuten musika horren zaleek, eta bazkalondoren, zuzeneko musikarekin dantza saioa egin zuten Kofradian.

Bosgarren urtez jarraian, lindy hop jaialdia egin zuten atzo Zumaian, eta swing estiloko musikarekin dantzan aritu ziren Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako dantzariak. 

Poteo-kalejirarekin hasi zuten eguna swing musikaren zaleek, eta marmitako swing izena jarri zioten eguerdian elkarrekin egin zuten otorduari, atuna osagaia duen gisatua izan baitzuten bazkaltzeko.ta arratsaldean, 19:00etan hasita, zuzeneko musikarekin dantza saioa izan zuten Kofradiako plazan. Blue Vibes Jazz Band taldeak jarri zuen musika, eta gorputzak dar-dar egin arte aritu ziren dantzan herritarrak.

(Argazkiak: Juan Luis Romatet)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide