Dozenaka motorren burrunbak Alai auzunea aztoratu dute gaur goizean. Bikers Urola Kosta Zumaia elkarteak antolatuta, Zumaiako XII. Moto topaketaren eguna dute gaur motorzaleek, hori dela eta, eskualdeko eta Urola Kostatik kanpoko motorzaleak bat egin dute Zumaian.
Goizeko 09:30ean hasi dira lehen moto gidariak Alaira hurreratzen, eta 11:00etan, berriz, moto irteera egin dute eskualdeko errepideetan zehar. Zumaiara itzulita, Santiagoko Talaia jatetxean bazkaldu dute.
Bazkaria bukatu ostean, berriro Alaira bueltatuko dira motorzaleak, eta 17:00etatik aurrera motor jolasak izango dituzte, musikaz lagunduta. 19:00etan, berriz, zozketak izango dituzte.
(Argazkiak: Sara Utrera)