Bihar Zumaian jokatuko duten maratoi modalitateko Euskadiko Piraguismo Txapelketa ordubete aurreratzea erabaki du antolakuntzak, Euskalmetek tenperatura altuengatik alerta laranja iragarri duelako. Hortaz, 11:00etan ez, 10:00etan uretaratuko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako piraguistak, eta 12:00etarako lasterketa guztiak amaituko direla aurreikusten du Itxas Gainek.
Kadeteek 14 kilometroko distantzia bete beharko dute bi eramate edo porteorekin; jubenilek eta beteranoek 17 kilometro, hiru eramaterekin; eta seniorrek, berriz, 20 kilometro egin dituzte, lau porteorekin.
Irteera, helmuga eta porteoak itsas kiroldegi aurrean egingo dituzte. Ziabogak emateko buiak, halaber, Bedua inguruan, Txomin Agirre kaian eta trenaren zubitik 300 metrora jarriko dituzte.
Lasterketak amaitu ostean, sari banaketa egingo dute kirol portuan.