Zumaiako Musika eta Dantza eskolako adin desberdinetako ikasleek jendaurrera eraman zuten atzo, osteguna, ikasturtean zehar Komentuan ikasitakoa. Herritar ugari elkartu zen Beheko Plazan, dantzarien eta musikarien trebeziaz gozatzera.
17:30ean hasi zuten emanaldia. 2025-2026 ikasturtea borobildu zuten horrekin, udako atsedenaren ostean, irailetik aurrera atzera ere saltoka eta jauzika trebatzeko.