Jon Ander Iribarrek BM Zaragozarekin jokatuko du datorren denboraldia ere, utzita

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 18a

Jon Ander Iribar, Bidasoa Irun taldeko elastikoarekin. (Bidasoa)

Bidasoa Irun klubak hitzarmena berritu du Zaragozako (Espainia) klubarekin, eta ondorioz, Zumaiako eskubaloi jokalariak bigarren denboraldi batez defendatuko du elastiko urdina.

Jon Ander Iribar Zumaiako eskubaloi jokalariak BM Contazara Zaragoza klubean jokatuko du hurrengo denboraldian ere, Bidasoa Irun klubak utzita. Pasa den denboraldiaurrean adostu zuten lagapen hitzarmena bi taldeek, eta beste urte batez berritu dutela jakinarazi du Irungo (Gipuzkoa) klubak.

Bidasoaren arabera, Iribarrek Zaragozan egin duen bide "emankorrari" segida emateko aukera emango du hitzarmenaren berritzeak, talde horretako "pieza garrantzitsua" bilakatu baita zumaiarra. Azken denboraldian bezala, Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatuko du Iribarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide