Emakume palistek azken pilotakadak eman dituzte

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 17a

Herri Eskolako frontoian jokatu zituzten atzo arratsaldean Emakumeon Etxeak antolatzen duen txapelketaren bigarren jardunaldia. Jardunaldiaren amaieran, finaleko partida jokatu zuten, eta horrekin amaitu zen Emakume Palisten Topaketa.

Emakume Palisten Topaketaren bigarren eta azken jardunaldia jokatuko zuten atzo egitasmoan izena eman zuten hamabi bikoteek. 17:40etan hasita, sei partida jokatu zituzten, eta atzetik, finalaurrekoak eta finala.

Honako emaitzak utzi zituzten finalaurrekoan baino lehen 12 tantotara jokatu zituzten sei partidek:

  • Ane Antia-Jaione Zulaika, 11 / Ane Manterola-Mariana, 12.
  • Ainhoa Etxabe-Ainara, 12 / Ana Egaña-Izaro Santa, 9.
  • Amaia Zendoia-Marta Royo, 12 / Nere Etxabe-Ainhoa Osa, 3.
  • Aloña-Leire Esnal, 9 / Petra Rodriguez-Izaro Santa, 12.
  • Sagrario-Estitxu Urkizu, 6 / Ana Egaña-Nekane Lizarralde, 12.
  • Vanesa Arbelaitz-Arantxa O., 10 / Oihana Urkidi- Leire Baraibar, 12.

Lehenengo txandako partidak irabazi zituzten lau bikoteek finalaurreko partidak jokatu zituzten. Petra Rodriguez-Izaro Santa bikoteak Ane Antia eta Ana Egaña garaitu zituen 12 eta 9ko emaitzarekin, eta finalerako bigarren txartela Ane Manterolak eta Mariana Baudek eskuratu zuten, Ainhoa Etxabe eta Ainara Sagarna aurkariak 8 puntutan utzita. 

Finalera sailkatu ziren, beraz, Petra Rodriguez eta Izaro Santa nahiz Ane Manterola eta Mariana Baud. Lehenengoak gailendu ziren topaketetako azken partidan, 12-7ko emaitzarekin.

(Argazkiak: Maddi Txintxurreta eta utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide