Hilabete luzetan egindako sormen lana erakusteko eguna izan zen atzokoa herriko gazte sortzaile batzuentzat. Araitz Garate eta Oier Romateten 700 eta Malen Trenado, Iñaki Agirrezabalaga eta Ander Beizamaren Marketan lanak erakutsi zituzten atzo arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Fikziozko lana lehena, dokumentala bigarrena, biek ere gazteen sormen lana sustatzeko udalak emandako laguntzak jaso zituzten atzo.
Bazegoen ikus-entzunezko horiek ezagutzeko ikusmina, eta aretoan jarritako aulkiak berehala bete ziren. Herritar askok zutik jarraitu zuten ekitaldia.