Herriko nerabeei zuzendutako aisaldi programa bateratua prestatu dute Kale Heziketa programak eta Gazteguneak. Datorren uztailean hainbat jarduera eta txango egingo dituzte gazteek. Bi zerbitzuen programak bateratzea bi helbururekin egin dutela eman du jakitera udalak: "batetik, bi zerbitzuetako nerabeak elkarren artean giro onean harremantzeko eta, bestetik, bi zerbitzuak herrian ezagutarazteko.
Hala, programa bateratuari esker, honako hiru txangotan parte hartzeko aukera izango dute gazteek:
- Igerileku irekiak (Hernani): uztailak 9, osteguna (Gaztegunekoentzat prezioa: doakoa)
- Arbolismo (Igeldo): uztailak 16, osteguna (Gaztegunekoentzat prezioa: 6 euro. Gutxienez, 1,40 metroko altuera behar da parte hartzeko).
- Paddle Surf (Deba): uztailak 21, asteartea (Gaztegunekoentzat prezioa: 6 euro).
Gazteguneak programazio propioa ere ondu du uztailera begira. Honakoak izango dira:
- Etxarriko kanpinean gaua pasatzea: uztailaren 2tik 3rako gaua, ostegunetik ostiralera. Honako irteera DBH 2tik gorako nerabeei zuzenduko zaie (Prezioa: 22 euro).
- Escape Room Mitologik (Donostia): uztailak 7, asteartea (Prezioa: 5 euro).
- Saturrarango hondartza: uztailak 14, asteartea (Prezioa: 6 euro).
- Azken bazkaria (Gaztegunean): uztailak 23, osteguna (Prezioa: doakoa).
Jarduera hauetan, gehienez, 24 lagunek eman ahal izango dute izena. Gazte gehiago apuntatzen bada, izena eman dutenen guztien artean zozketa egingo dute.
Parte hartu ahal izateko honako telefono zenbakietara deitu beharko da: 688 61 29 40 eta 633 46 71 32 (Gaztegunea), edo 677 36 43 79 eta 615 79 49 35 (Kale Heziketa programa). Txangoen inguruko informazioa emateko, edota hezitzaileak ezagutu ahal izateko bilera bat egingo dute guraso eta tutoreekin, ekainaren 18an, osteguna, 19:00etan, Gaztegunean.