Antxoa Eguneko estropadak izan dituzte gaur goizean Getarian. Trainerillen estropadak izan dira, eta Gipuzkoako ligarako puntuagarria izateaz gain, banderak ere jaso dituzte irabazleek.
Hala, Orioko Arraunketa Elkarteko ontzia izan da azkarrena gizonetan, senior kategorian, eta irabazlearen bandera eraman ahal izan du etxera. Kategoria berean, Getaria hirugarren izan da eta Zarautz laugarren. Maila absolutoan baita ere, baina kopako estropadan, Orio C izan da lehena, Orio B bigarren, Zarautz B hirugarren eta Zarautz C laugarren.
Seniorretan, emakumeetan, Orio A bigarren izan da, San Juan Beren atzetik. Oriotarren ondoren sailkatu dira Zumaia A, Zumaia B eta Orio B.
Jubenil mutiletan, bere aldetik, Getaria laugarren izan da eta bosgarren Zumaia.
Kadeteen estropadek eman diote hasiera gaurko saioari. Emakumeetan, Zumaia bosgarren izan da, Zarautz seigarren eta Getaria zazpigarren. Mutiletan, aldiz, Zarautz hirugarren izan da eta bosgarren Getaria.