Espainiako Olinpiar Komiteak emandako domina jaso du Irati Osak

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 2a

Irati Osa, dominarekin. (Utzitakoa)

Pasa den igandean eman zituen Espainiako Olinpiar Komiteak nazioarte mailan aritu diren kirolariak saritzea helburu dituen dominak. Horien artean izan zen Irati Osa piraguista zumaiarra.

Irati Osa piraguista zumaiarrak Espainiako Olinpiar Komiteak emandako domina jaso du. Pasa den igandean eman zituzten aipatu sariak Aranjuezen (Espainia),eta bertan nazioarte mailan aritu diren kirolari onenak saritu zituzten, hain zuzen ere, Europako eta Munduko txapelketetan dominak eskuratu dituzten kirolariak.

Saritutako kirolarien artean izan zen Itxas Gain klubeko kidea. 16 urte besterik ez zituenetik hasi zen Osa nazioarte mailako txapelketetan parte hartzen, eta orduko Europako bederatzi txapelketetan aritu da, eta beste adina Munduko txapelketan, guztira zortzi domina lortuz. Aurtengo txapelketetarako txartela eskuratzeko lanetan dabil une honetan. Hamargarren txapelketak izango lirateke beretzako. Hilaren amaieran egingo dituzte Europako txapelketara joateko sailkatze probak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide