Danbor kolpeekin amaitu dira santelmoak

Juan Luis Romatet 2026ko apirilaren 20a

Banderaren jaitsierarekin eta San Telmo Martxaren doinuak lagunduta bukatu dira festak Zumaian.

Gauerdia iristerako jendetza batu da Kofradiaren aurrera, San Telmo festak hurrengo urtera arte agurtzera. San Telmo Martxaren danbor doinuak lagunduta, herritarrek zapiak altxatu dituzte eta Jose Luis Saizabal Etxeberri arrantzale ohiak bandera jaitsi du, eta horrela bukatu dira, bi asteburu biziren ostean, zumaiarren jai kuttunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide