Irrintzika hasi dituzte santelmoen repetizioak

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 18a

Eguraldia lagun, hainbat herritar gerturatu ziren atzo arratsaldean Amaia plazara, III. Irrintzi feminista lehiaketa aurrez aurre jarraitzera, San Telmo jaien repetizioei hasiera ezinhobea emanez.

Irrintzika hasi dituzte santelmoen repetizioak. Hirugarren urtez jarraian, Irrintzi feminista lehiaketa egin zuten atzo arratsaldean Amaia plazan. Eguraldia lagun, hainbat herritar bertaratu ziren plazara ekitaldia jarraitzera, eta aurreko edizioetan bezala, adin guztietako emakume nahiz gizonek parte hartu zuten, festa giroan repetizioei harrera emanez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide