Danborrak astinduz ospatu dute gaztetxoek San Telmo bezpera

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 12a

Sagarbide ikastetxetik hasi eta Kofradiaraino, kalez kale ibili dira gaur goizean herriko gaztetxoak danborrak astintzen. Iluntzean, helduen ardura izango da San Telmo egunari ongietorria ematea. 

San Telmo bezpera da gaur, eta Zumaiako gaztetxoek danborrak astinduz eman diote hasiera egunari. Urtero bezala, Sagarbide ikastetxean elkartu dira goizean, eta Patxita Etxezarreta kalean barrena, Kofradiaraino iritsi dira. Eguraldia lagun, ehundaka herritar atera dira kalera gaztetxoak agurtzera, eta noski, santelmoetako abesti mitikoak kantatzera. Eusebio Gurrutxaga plazan amaitu dute festa, eta jarraian gozokiak jaso dituzte.

Gauean helduen txanda izango da, 22:15 aldera hasiko baita danborrada. Ohi bezala, ibilbidean San Telmo kaletik igaroko dira, eta Kofradia aurrean amaituko dute saioa, gauerdian, bandera igoko baitu orduan aurtengo omendu Jose Luis Saizabal Etxeberri arrantzale ohiak. Hona hemen arratsaldeko egitaraua:

Gaur, igandea

  • 16:30-19:00. Oxford aretoa, santelmoetako XXIII. Scalextric torneoa.
  • 17:00. Udaletxetik irtenda, buruhandi eta erraldoiak Udal Txistulari Bandarekin.
  • 17:15. Aitzuri pilotalekua, esku pilota partida profesionalak.
  • 18:30. Ustekabe txarangaren kalejira.
  • 18:30. Txosnagunea, bakarrizketak.
  • 19:00. Trikitxas bikotearekin trikiti kalejira.
  • 22:00. Txosnagunea, DJ saioa: Jo Ta Txo.
  • 22:15. Danborrada berezia.
  • 22:30. Kofradia, dantzaldia: Joselu Anaiak.
  • Gauerdian. Kofradia, bandera igotzea Jose Luis Saizabal Etxeberri arrantzale ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor Elkarteak.
  • Jarraian, Kofradia, berbena Joselu Anaiak taldearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide