Iaz bezala aurten ere, San Telmo jaietako barraketan prezio baxuagoan ibili ahal izango da Haurren Egunean. Apirilaren 14an izango da hori, hain zuzen, asteartearekin. Egun horretan, 1,50 euro balioko du buelta bakoitzak.
Behar bereziak dituzten haur eta gaztetxoek ere barraketan ibiltzeko aukera izan dezaten, "soinu alteraziorik gabeko orduak" izango dituzte egun horretan. Hain justu, 17:00etatik 19:00etara bitartean, barrakek ez dute musikarik edo soinu gogorrik igorriko. Neurri honekin, autismoa duten pertsonek zein bestelako beharrak dituzten haurrek barrakez gozatu ahal izan dezaten sustatu nahi da.