San Telmo jaien barruan, esku pilota profesionaleko jaialdia jokatuko dute apirilaren 12an, igandearekin, Aitzuri pilotalekuan. Iaz bezala aurte ere, bi partidaz osatuko da, eta dagoeneko zehaztu dute zer pilotarik jokatuko dituzten norgehiagokak.
Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko final laurdena jokatuko da lehen, eta jaialdia amaitzeko eskuz binakako norgehiagoka. Buruz burukoa, Erik Jaka eta Dario Gomezen arteko partidako irabazlearekin neurtuko da. Binakakoan, berriz, Elordi eta Gabirondo, Salaberria eta Zabaletaren aurka arituko dira.
Jaialdia arratsaldeko 17:15ean hasiko da, eta sarrerek 30 eta 35 euro arteko prezioa dute. Interesdunek entradasfronton.com webgunean eskuratu ditzakete jada.