Udaberriko Klasikoan lan gogorra egin du gaur Aitor Agirrek, eta egindako esfortzuak bere saria izan du: Euskadiko txapelduna izan da zumaiarra elite mailan, hain zuzen ere.
112 kilometro inguruko lasterketa izan da Udaberriko Klasikoa, eta Agirrek bi ordu 43 minutu eta 59 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Elite mailako txirrindulariek ez ezik, 23 urtez azpikoek ere parte hartu dute; azken honetan, Aimar Alarcia izan da azkarrena.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Mikel Uncilla nafarra izan da lehena, Alarcia sailkatu da bigarren postuan, eta Gabriel Ibañezek egin du hirugarren, podiuma osatuz.
Ibilbidean zehar Zornotza inguruko hainbat mendate igo dituzte, eta lasterketa azken bietan erabaki da gaurkoan: Muniketa eta Autzagane mendateetan, alegia.