Ordu gutxi barru iritsiko da pasa den larunbatean Atharratzetik (Zuberoa) abiatu zen 24. Korrika Zumaiara, baina euskararen aldeko ekimen erraldoia hasi da jadanik arrastoa uzten herrian.11:30ean hasita, Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiena ikastolako nahiz Oikiako eskolako haurrek Korrika Txikia egin dute. Talaipetik Beheko Plazarainoko ibilbidea egin dute, irribarreari ezin eutsita eta "tipi tapa, tipi tapa, korrika!" oihukatuz.
17:00ak aldera iritsiko da Korrika Zumaiara Getaria aldetik, eta heltzearekin batera, ekitaldi desberdinak egingo dituzte herrian. Honakoa da datozen orduetako egitaraua:
- Arratsaldean zehar. Adarjotzaileak herria girotzen herri guztian zehar.
- 16:45. Kalejira Musika Eskolatik kofradiara, Musika Eskolako ikasleekin.
- 17:15. Korrikaren etorrera.
- 17:45. Batukada Beheko plazatik abiatuta, Zumaiako Emakumeon Etxeko batukada taldearekin.
- 18:00. Korokoiak eta Zutrik taldeen musika saioa, Estalapean. Jatekoa eta edatekoa herriko tabernarien laguntzaz.
Lekukoak
Honako eragileek eramango dute lekukoa Izustarriko puntatik Narrondora bitartean.
- 1839. Inpernupe kultur elkartea.
- 1840. Zumaiako Emakumeon Etxea eta Larraina euskara taldea.
- 1841. San Pedro Abesbatza eta Gure Esku dago.
- 1842. Astindu dantza elkartea eta Zumaiako Bertso Eskola.
- 1843. Indamendi mendi bazkuna.
- 1844. Herri Eskolako guraso elkarteak: Lubaki eta Telmo Deun.
- 1845. Zumaiako Herri Eskola.
- 1846. Otezuri zentroa, Zumaiako Gazte Asanblada eta Ernai.
- 1847. Etxape zentro sozialista, Ostarrena zine klub taldea, Urolako Komunikazio Taldea eta Pulpo.
- 1848. Zumaiako Athletic Club elkartea, GKN, Erkibe kultur elkartea eta EAJ Zumaia.
- 1849. Zumaiako Triatloi Taldea, Realaren aldeko Algorri taldea eta LAB sindikatua.
- 1850. Zumaiena ikastola.
- 1851. EH Bildu.
- 1852. Zumaiako Udala.
- 1853. Zumaiako Futbol Taldea.
- 1854. Mantzior eta Kolarre guraso elkarteak.