Saio bereziak

Irrintziaren jiran aritu da Nerea Iglesias

Maddi Txintxurreta 2026ko martxoaren 4a

Larraina elkarteak antolatzen duen Euskara, bestela ez gara zikloaren baitan, AIAIAI: irrintzia eta komunitatearen garapen artistikoa euskaraz hitzaldia eskaini zuen Nerea Iglesiasek.

Nerea Iglesias IAIAIAI irrintzi taldeko kideak hitzaldia eskaini zuen pasa den asteazkenean Oxford aretoan, Larraina euskara elkarteak beste urte batez antolatu duen Euskara, bestela ez gara zikloaren baitan. Marixi Sesma musikariak gidatu zuen saioa.

Irrintziak euskararen dimentsio artistikoan eta kulturalean izan duen garrantziaz hitz egin zuen Iglesiasek, eta Aiaraldeko Ekintzen Faktoriako arduradun gisa egin duen bidearekin jantzi zuen solasaldia. 

Martxoaren 11koa izango da Euskara, bestela ez gara zikloaren baitako bigarren hitzaldia. Egun horretan, Garikoitz Goikoetxea euskara teknikariak Iñaki Iurrebasorekin idatzi berri duen Esnatu ala hil liburuaren bueltan hitz egingo du, eta euskarak gaur egun bizi duen egoera azaltzeaz gain, etorkizunerako gakoak aletuko ditu.

Iaz bezala, Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak geldialdia egingo du Zumaian. Martxoaren 18an zazpi film labur eskainiko dituzte Aita Mari aretoan, 19:00etan, eta emanaldi horrek itxiko du euskararen inguruan hausnartzea helburu zuen zikloa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide