Inauteriak 2026

Eguraldi goibelari musikarekin eta mozorrotuta egin diote aurre Zumaian

Urtzi Oteiza eta Nerea Uranga 2026ko otsailaren 14a

Eguraldi txarra izanagatik, Zumai txarangak ez du hutsik egin gaur eguerdiko kalejiran. Kaleak bustita izanda eta tarteka euria egin arren, aurrez prestatuta zituzten mozorroekin atera dira zumaiarrak kalera. Arratsalderako eguraldi iragarpena kontuan izanda, 17:00etako mozoro festa Komentuko kaperara lekualdatu dute.

Eguraldi txarra ez dute aitzakia izan Zumaian eguerdirako prestatutako inauterietako ekitaldiak egiteko. Tarteka euria egin arren, eguerditik aurrera Zumai txarangak alaitu ditu herriko kaleak eta plazak. Aurrez prestatuta zituzten mozorroekin kalera atera diren zumaiarrak ere izan dira eguerdi partean.

Iluntzera bitartean festarako hainbat ekitaldi izango dira Zumaian, baina eguraldiaren iragarpenak kontuan hartuta, arratsaldeko mozorro festa Eusebio Gurrutxaga plazan egin beharrean, Komentuko kaperan egingo dute.

Gaurko egitaraua honakoa da:

17:00. Komentuko kaperan, inauterietako mozorro festa.

18:00. Komentuko kaperan, haurren mozorro lehiaketa.

18:30. Herriko kaleetan zehar, kalejira Hamarru elektrotxarangarekin.

18:30-21:00. Oxford aretoan, argazki txokoa.

22:00. Kofradiako plazan, diskoteka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide