Eguraldi txarra da gaurko protagonista, baina hori ez da aitzakia zumaiarrentzat inauteriak ospatzen jarraitzeko. Hortaz, arratsaldean Eusebio Gurrutxaga plazan egitea aurreikusita zeuden mozorro festak Komentuko kaperan egingo dituzte, aterpea babeslekutzat hartuta.
17:00etan mozorro festa egingo dute, eta 18:00etan, aldiz, haurren mozorro lehiaketa. Gero segituko du festak kalean, baita Oxforden ere, argazki txokoa izango baita han. Musikak ere izango du bere lekua mozorroen artean.
Hemen gaurko egitaraua:
Otsailak 14, larunbata
12:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, Astindu dantza elkartearen dantza kalejira.
12:00-14:00. Kofradiako plazan hasita, familian Zumai txaranga salto eta dantza! herriko kaleetan zehar.
17:00. Komentuko kaperan, inauterietako mozorro festa.
18:00. Komentuko kaperan, haurren mozorro lehiaketa.
18:30. Herriko kaleetan zehar, kalejira Hamarru elektrotxarangarekin.
18:30-21:00. Oxford aretoan, argazki txokoa.
22:00. Kofradiako plazan, diskoteka.