Ostiraleko heriotza gaitzesteko elkarretaratu dira Estaños Matiena enpresa aurrean

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 2a

Gaur goizean egin duten elkarretaratzea. (Juan Luis Romatet)

32 urteko behargin bat hil zen pasa den ostiralean Zumaiako Joxe Mari Korta industrialdean dagoen Estaños Matiena enpresan, lan istripu baten ondorioz. Gertakaria salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian enpresa aurrean. Arratsaldean bigarren elkarretaratze bat ere egingo dute Saregile plazan, 19:00etan. 

Joan den ostiralean Zumaiako Estaños Matiena enpresan izandako lan heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta. Patronalak eta instituzioek hiltzen gaituzte zion pankartaren atzean elkarretaratu dira dozenaka langile, 32 urteko lankidearen heriotza salatzeko. Arratsaldean, 19:00etan, beste elkarretaratze baterako deia egin dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide