Gaur duela 160 urte zendu zen Mari

Maria Maya Manterola

Mariren Erribera kaleko bustoa. (Guka)

Hainbat eta hainbat itsas salbamendutan izan zen zumaiarra, eta horregatik bilakatu zen arrantzaleen sinbolo. Arrantzaleei laguntzen zendu zen, hain justu.

160 urte dira gaur Jose Maria Zubia Zigaran Mari zendu zela. Hain zuzen, 1866ko urtarrilaren 9an hil zen Jose Maria Zubia Aita Mari arrantzalea, Donostian. Beste hainbatetan egin bezala, egun horretan ere zenbait arrantzaleri laguntzeko asmoz uretaratu zen zumaiarra: galerna batek harrapatu zituen Getariako bi ontzitako marinelak, eta haiei laguntza ematen saiatu zen. Itsasoak, baina, irentsi egin zuen Aita Mari

1809ko martxoaren 18an jaio zen Zumaian. Hainbat eta hainbat itsas salbamendutan izan zen, eta horregatik bilakatu zen arrantzaleen sinbolo. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide