Mus txapelketa jokatuko dute ostiralean Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 7a

Iazko Emakumeon Etxeko mus txapelketako parte hartzaileak. (Utzitakoa)

Ostiral arratsaldean jokatuko dute txapelketa, 17:30ean hasita. Izenak aurretik eman beharko dituzte parte hartzaileek. 

Urte berriko egitarauari hasiera emateko, Emakumeon Etxeko laugarren mus txapelketa jokatuko dute etzi arratsaldean, Emakumeon Etxean bertan. 17:30ean hasiko dituzte partidak, eta iluntzean bertan emango dituzten irabazleei sariak. 

Txapelketan parte hartzeko aurrez eman beharko dute interesdunek izena. Horretarako hiru modu daude: posta elektroniko bidez, info@zumaiakoemakumeonetxea.eus helbidera idatzita, edo WhatsApp edo Telegram aplikazioen bidez, 633-43 27 62 zenbakira mezuak bidalita. Bikoteko 12 euro ordainduko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide