Kimikarin zientzia tailerrak egingo dituzte aurten ere Alondegiko Oxford aretoan. Abenduaren 30ean egingo da aurtengo jarduera, bi txandatan banatuta: 10:00etatik 12:00etara bitartean lehena, eta 16:00etatik 18:00etara bigarrena. Haurrek eta gazteek zientziarekiko duten interesa piztea du helburu jarduera honek, eta txanda bakoitzean esperimentu desberdinak egingo dituzte taldean.
Jarduera 6 eta 12 urteko haurrei zuzenduta dago. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko dute, ingurumena@zumaia.eus posta elektronikoko helbidera idatzita. Izen ematea doan da, eta datorren astelehena izango da apuntatzeko azken eguna.