Ikastolen Elkartearen Batzar Nagusia egin dute Zumaian

Juan Luis Romatet 2025eko abenduaren 13a

Ostegunean Zumaienan egin zen batzarreko irudia. (Juan Luis Romatet)

Ostegun iluntzean egin zuten batzarra Zumaiena Ikastolako aretoan. Beste puntu batzuen artean, aurrekontuak eta ikasturteko kudeaketa plana onartu zituzten.

Ikastola bihurtuko zela iragarri zuen Zumaienak pasa den ikasturte amaieran, eta Ikastola Elkarteko kide bihurtuta, elkartearen Batzar Nagusia hartu zuen pasa den ostegunean ikastetxeko aretoan egindako bilkuran. 115 ikastolak osatzen dute Ikastolen Elkartea, eta haien ordezkariak bildu ziren herenegun Zumaienako aretoan. Ikasturte honetako kudeaketa plana eta aurrekontuak onartu zituzten batzarkideek. Guztira 8 miloi euroko aurrekontua izango du Ikastolen Elkarteak ekitaldi honetan, eta kontuak parean amaitzea aurreikusi dute.

Elkartasun Ikastolen batzarra ere egin zuten hitzordu berean. Elkartearen arabera, 1,1 milioi euro banatu dituzte Elkartasun Kutxaren laguntza eskatu duten ikastolen artean. Guztira, zazpi ikastolak jasoko dute laguntza hori. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide