Hezkidetza Mahaia sortu dute, egoerei "erantzun kolektiboa eta zabalagoa" emateko

Maria Maya Manterola 2025eko abenduaren 1a

Hezkidetza Mahaia zer den azaltzeko, ondorengo bideoa zabaldu du Berdintasun Sailak sareetan. Parte hartzeko, formulario bat betetzea nahikoa izango da. 

Harremanak edo harremantzeko moduen inguruko kezkei erantzun kolektibo bat eman eta horien inguruan ikuspegi zabalagoarekin jarduteko asmoz, Hezkidetza Mahaia jarri berri du martxan Berdintasun Sailak. Zer den azaltzeko, ondorengo bideoa zabaldu dute sareetan, eta bide batez, zumaiarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte. 

Horretarako, nahikoa izango da formulario hau betetzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide