Ordutegi aldaketa izango da Urola bailarako UK06 autobus linean

Juan Luis Romatet 2025ko ira. 6a, 13:00

Autobusa.

Autobus bat gehiago izango da goizez, eskola egunetan. Zumarragan, Ospitaletik aterako diren autobus batzuen ordutegiak zertxobait aurreratuko dituzte.

Udako oporraldien amaierarekin eta ikasturte berriaren hasierarekin batera, eskualde eta bailara mailako tren eta autobus zerbitzuetan aldaketak ari dira izaten. Esaterako, etzi sartuko da indarrean Euskotreneko neguko ordutegia, Lurraldebusek, bere aldetik, Zumaia eta Donostia arteko autobus zerbitzua errefortzatuko duela ere iragarri du egunotan. 

Urola bailarako UK06 autobusean ere ordutegi aldaketak izango direla ere eman du aditzera Lurraldebusek. Hala, eskola egunetan, autobus bat gehiago izango da goiz partean, Zumaia eta Azkoitia artean: goizeko 07:10ean aterako da aipatu bus hori Zumaiatik. 

Bestalde, Zumarragako Ospitaletik ateratzen diren autobusak orain arte baino 5 minutu lehenago aterako direla ere iragarri dute. Bere horretan mantenduko dira 8:10; 15:10, 22:10 eta 22:50ean irteera duten zerbitzuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide