San Agustin eguna da gaur, abuztuak 28. Zenbait egunez atseden hartu ondoren, festa giroa itzuli da Oikiara, eta gazteen arteko herri kirolak izan dituzte goizean. Bi taldetan banatuta, korrika, lokotx biltzen, harri jasotzen eta trontzan jardun dute auzoko gazteek, plaza bete jenderen aurrean, eguerdian.
Zuriz aritu dira batzuk; urdinez besteak. Lau aldiz egin behar izan dituzte lan guztiak, eta zuriak izan dira lanak bukatzen bizkorrenak, ordu erdi eskasean.
Ondoren, paella jana eta bingoa izan dute Oikian. Eguna eta aurtengo festak erromeriarekin amaituko dute. Aurrez, euskal mitilogiaren eta inauterien mundu magikoan murgilduko da auzoa.