Bihar amaituko dira festak Oikian, San Agustin egunarekin

Maria Maya Manterola 2025ko abu. 27a, 15:30

San Agustin Oikian, iaz. (Juan Luis Romatet)

Azken bi egunetan atseden hartu ondoren, bihar itzuliko da jai giroa berriz ere Oikiara. Egun osoan zehar jarduera ugari izango da, eta gauerdian agurtuko dituzte sanbartolomeak, txin-txin herrikoiarekin.

Ostiraletik astelehenera artean ospatu zituzten San Bartolome festak Oikian. Azken egunotan atseden hartu dute, eta bihar emango diete errematea aurtengo jaiei, San Agustin egunarekin.

Egun osoko egitaraua prest dute.

Abuztuak 28, bihar: San Agustin eguna

  • Egunean zehar, giroa alaitzeko, Enaitz Alberdi eta Erkizi trikitilariak eta Inpernupeko joaldunak.
  • 11:00. Meza.
  • 12:00. Herritarren arteko herri kirolak.
  • 14:30. Paella jana.
  • Bazkalondoren, bingoa.
  • 18:30. Murgildu euskal mitologia eta inauterien mundu magikoan.
  • 22:30. Izer eta Alabier trikitilariak.
  • 23:30. Akelarrea. 
  • Gauerdian, txin-txin herrikoia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide