Zesta puntako Herriarteko txapelketa irabazi du Zumaiak

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 30a, 08:36

Herriarteko txapelketako finaleko sari banaketako unea. (Utzitakoa)

Larunbat arratsaldean jokatu zituzten txapelketako finaleko partidak Mutrikun. Zumaiarrak 1 eta 2 nagusitu ziren, eta beraz, haientzat izan da Gipuzkoako aurtengo txapela.

Zumaia da Gipuzkoako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako aurtengo irabazlea, zesta puntako modalitatean. Joan zen larunbatean, arratsalde partean, jokatu zuten txapelketako finala Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatutako festa egunaren barruan. Ligaxka fasean onenak izan ziren Mutrikuk eta Zumaiak neurtu zituzten indarrak txapela lortzeko lehian.

Ondo hasi ziren gauzak zumaiarrentzat; Watkinsek eta Silvetik (goizean Euskadiko Buruz Buruko Txapelketako finala jokatu eta 25-23 galdu zuten) 13 eta 30 irabazi zioten Mutrikuko bikoteari. Larunbatean etxean jokatzen zuen klubak, baina, markagailua berdindu egin zuen bigarren partidan, jubeniletan, Zumaiako Enbilen eta Goñiren aurka 30 eta 7 irabazi eta gero. Nagusien kategoriako partidan erabaki zen zein klubek lortuko zuen Herriarteko txapelketako txapela. Hain zuzen, Agirrek eta Urangak 26 eta 30 irabazi zuten hirugarren partida, eta ondorioz, Zumaiarentzat izan da aurtengo txapelketako titulua. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide