Zumaiako arraun elkartea sortu zutela 50 urte betetzen dira aurten. Lehen hamarkadetan Aita Mari arraun elkartea, azken urteetan Telmo Deun du izena herriko arraun elkarteak. Klubaren mende erdia ospatzeko, ekimen bitxi bat jarri du abian Gertu merkatarien eta ostalarien elkartearekin elkarlanean. Uztailaren 6ra bitartean, Zumaiako traineruek irabazitako banderak erakutsiko dituzte herriko saltokietan.
Aurkezpena, larunbatean
Traineru denboraldian Zumaia ordezkatuko dituzten hiru ontziak aurkeztuko ditu Telmo Deun arraun elkarteak datorren larunbatean, eguerdiko 12:00etan. Ekitaldia Saregila plazan egingo dute.