Banderaren jaitsierarekin amaitu dira aurtengo santelmoak

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 5a, 08:00

Kofradiako bandera jaitsi zuten igande gauerdian, San Telmo martxak lagunduta, eta modu horretan eman diote amaiera bi asteburu iraub dituen jaiei.

2025eko santelmoak iragana dira dagoeneko. Ez da izango tripitiziorik, eta berriro kresalak blaitutako jaiez gozatzeko datorren urtera arte zain egon beharko dute herritarrek.

Azken egunak ere izan zituen une gogoangarriak, Zumai txarangaren goiz soinuarekin hasi, zaldi lasterketekin jarraitu eta trainerillen estropadekin segituta. Nekea jada bere efektua egiten hasia zen, baina dozenaka lagunek jarraitu zuten kalean gauerdia heldu arte. Une horretan, San Telmo martxa heldu zen beste behin ere, eta musika horrek lagunduta jaitsi zuten Kofradiako bandera, aurtengo jaiei amaiera 'ofiziala' emanez. Festak amaituta ere, jai giroarekin jarraitu zuten batzuek. 

Hurrengo urtean, berriz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide